JAZARPENAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA

Gure egunerokoan, lan egiten dugu Eskola Jazarpenik ez gertatzeko, elkarren arteko errespetuan oinarrituz, Ekosistema Hezitzailearen funtsa hori baita. Baina gertatuta ere, BIZIKASI ekimenean agertzen den bezala ez da isildu behar:
EZ ISILDU JAZARPENAREN AURKA!!!

Eskolan norbaitek jazarpena jasotzen duen bakoitzean aurrea egin behar zaiola argi daukagu. Gertatutakoa ezin da isilik gorde edo ezin dugu beste alde batera begiratu, ezer gertatu izango ez balitz bezala. Eskola komunitatearen esku dago DENOK BATERA JAZARPENAREN AURKA EGITEA!

Egun hau aprobetxatuz apirilean zehar eta gaur, maiatzak 2, hainbat ekintza eta jarduera egin ditugu gai honekin denok gehiago sentsibilizatzeko. Hemen duzue egitaraua.

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide