Eskoletako praktika onak azaltzeko maiatzaren hasieran San Telmo Museoan antolatu zen "Berri-tsu Tabernan" Zumaiako Institutuko bi proiektu aurkeztu genituen: Sahararen aldeko proiektua eta Txikipedia proiektua.
Samuel Ruizek Sahararen alde egiten den proiektua azaldu zuen. Proiektuak hiru urtetako zikloa burutzen du, eta bukaeran Tindoufeko kanpalekuetara egiten da bidaia. Mikel Fernandez de Arroiabek Txikipedia sortu zenetik egindako lanaren berri eman du, eskolako ikasleen lanak erakutsiz.
Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide