Gure berrikuntza proiektuan, haurrei bere interes eta jakin-mina asetzeko aukera zabala eskaintzen diegu. Jolasa eta esperimentazioa ardatz dutelarik bere garapenean lagunduko duten espazio aberats eta anitzak diseinatu dira.
Aurrez, beste eskola batzuen esperientzia ezagutzeko aukera izan dugu eta, bide berean, gurea ere, irekia dago denon artean eskolen arteko sarea indartzeko.