Azaroaren 4 eta 6 artean Batxilergoko ikasleen elkartrukea abiatu dugu Sohütako Pays de Soule lizeoko ikasleekin. Martxoan gu joango gara Maulera. Iazko ikasturtearen amaiera aldera iritsi zitzaigun proposamena Zuberoatik eta iparraldeko eskola publikoa izanik berehala eutsi genion erronkari. Urrian ikasleek aurkezpen bideoak grabatu zituzten eta elkarri bidali zizkioten harremanak sortuz. Azaroan etorri dira eta eguraldi petralak planak aldarazi badizkigu ere esperientzia oso polita izan da.
Zuberotarrak Bilbon, Zumaian, Loiolan eta Donostian izan dira eta bereziki aipagarria Askizuko elkartean giro bikainean egin genuen bazkaria. Martxoan izango dugu bigarren zatia, dagoeneko irrikitan gaude.