AZAROAREN 25a: EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Herri Eskola 2019ko aza. 22a, 10:44

Tratu onetan hezi, elkar errespetatuta bizi! Emakumeen kontrako indarkeriari EZ! 

Zumaiako Herri Eskolaren eguneroko lana eta aldarrikapena.

 

Zoritxarrez, emakumeen kontrako indarkeria matxista egunero ematen denez, horren kontra kontzientzia hartzeko, eta gure gizartetik horrelako jarrerak betirako desagertzeko, txikitandik lan egin behar dugu esparru guztietan: etxean, eskolan, kalean… genero berdintasuna landuz.
Gure eguneroko lanean egiten dugunaz gain,
azaroak 25, Emakumeen KontrakoIndarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta… lehenagotik hainbat aktibitate eta ekintza burutuko ditugu, “TRATU ONA GUZTIONA” lelopean:

EGITARAUA:

Aurreko aste osoan zehar eta Azaroak 25ean lanketa berezia egingo dugu:

Egunero, Sagarbiden, 9 :00etan eta 14:30etan musika jarriko da. Gairekin zer ikusia duten abestiak bozgorailuetatik entzun ahal izango ditugu: 

“Azaroaren 25eko ahalduntzea” Rosi Lazkaoren bertsoa musikatuta.

Glaukomaren: “Gure kaiola”.

“Tratu onak” bertso musikatua.

  • HH-n: “Besarkatu” abestia kantatuko dute. Kontzeptu batzuekin lanketa berezia egingo dute, haien erabilera sustatuz: Errespetoa, maitatu….                

  • LH1 zikloa. Ipuinak: “tximeleta belarriak” “Trikua” eta “LOW” bideoa ikusi, eta gaiari buruz hausnarketa egingo dute

  • LH2 zikloa. Geletan, “TRATU ONA GUZTIONA” inguruan egingo dute lanketa: zer ulertzen duten, zer den, marrazkietan azaldu eta hausnartu.

  • LH3. zikloa: Geletan: leloak, bertsoak eta manifestua landu eta kanpoan giza katea egingo da.
Hain zuzen ere, Giza katean herriko ikastetxeok parte hartu dugu: Oikia, Lanbide Heziketa (Soldadura), ZHE (Lh5-Lh6 eta DBH), Zumaiena (DBH).

Beheko Plazan hasi goizeko 11etan eta bertan bukatuko da, aurreko urtetako ibilbidea egin ondoren. 

Ikasleek, Berdintasun Forokoek eta Udaleko ordezkariek Beheko Plazako Frontoian egongo den oholtzatik Azaroak 25eko Manifestua irakurriko dugu, egun honetarako idatzitako leloak ere eta guztion artean Rosi Lazkaoren “Azaroaren 25eko ahalduntzea” bertsoa abestuko dugu.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide