Zumaiako Institutuko Txikipedia proiektua azaldu dugu Durangoko Azokan

Aurten ere Zumaiako Txikipedia proiektua azaltzen aritu gara Durangoko Azokan. Teknologia berrien Kabi@ gunean izan da.

Abenduaren 7an izan da, Azokako hirugarren egunean. Zumaiako Institutuan bi ikasturtetan ikasleek egin dituzten lanak erakutsi ditugu eta bertaratu direnei proiektuaren nondik norakoak eta Txikipedian editatzeko gidalerroak eman dizkiegu. Aurten gainera Euskal Herri mailako Txikipediaren lehiaketa abian jarri da eta horren argibideak ere eman dituzte antolatzaileek. Laister hasiko dira gure ikasleak artikulu berriak egiten.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide