FORMAZIOA: IRAKURKETA PROZESUA

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Herri Eskola 2020ko urt. 31a, 10:03

Urtarrilaren 15,22 eta 29an, 16:45etatik 18:30ak arte Herri Eskolako irakasleok Formazio Saioak izan genituen Jabi Azpitarte Ariño-rekin, Durangoko Berritzeguneko Irakurketa eta Idazketan aditua.

Iaz, batez ere, Idazketari buruz aritu zen; eta aurten Irakurketa izan da gaia.

Oso era atsegin eta zuzenean, Irakurketak daukan garrantziari buruz jardun zuen. Denok egiten ditugun galderei erantzunez, eta bakoitzak, bere eguneroko lanean, gai honi buruz, aurkitzen dituen zalantzak argituz:

  • Zertarako irakurri?
  • Nola erakutsi irakurtzen? Nola ikasten den.
  • Irakurketa ezagutza, gaitasuna eta konpetentziaren arteko desberdintasunak.
  • Etabar

Irakurketaren prozesuari buruz zerbait argitzeko: adina, motak, kontzeptu batzuen esanahiak… 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide