Zumaiako Herri Eskolak bat egin du 'Euskal eskola publikoaz harro' kanpainarekin

Hezkuntza publikoa, historian zehar irabazitako lorpenik handienetako bat da, eta bere garapena gizarte honetan bizi garenon berdintasun eta ongizate mailako adierazlerik onena.

Tinko sinesten dugu hezkuntza publikoaren balioa, hezkuntza inklusiboa, euskalduna, laikoa eta doakoa, aniztasunean eta hezkidetzan konprometitua, berdintasunean eta kalitatean oinarritutakoa, ikasle guztien hezkuntza integrala eta gizarte-kohesioa bermatzen dituena.

Euskal Eskola Publikoak orokorrean eta ZUMAIAKO HERRI ESKOLAK bereziki, ikasle guztien  ongizate emozionala eta XXI. mendeko aldaketetara egokitzeko konpetentzietan lan egiteko  egiten ari diren gogoeta eta berrikuntza lana azpimarratzekoa da.

Horregatik guztiagatik, Euskal Eskola Publikoarekiko harrotasuna adierazi eta euskal hezkuntza-sistema osorako eskola bakarra aldarrikatu nahi dugu, herri bezala publikoaren, eskubide kolektiboen eta gure ume guztientzat aukera-berdintasunaren alde eginez.

Zumaiako Herri Eskolak bat egiten du EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAZ HARRO kanpainarekin. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide