Familia agurgarria:
Zer moduz zaudete?
Bizimodua erabat aldatu zaigun honetan, denok egokitzeko ahaleginak egiten ari gara eta uste baino malgutasun handiagoaz gainera. Dena den, luze doa eta harremanetan gorabeherak ere egon daitezke.
Hau dela eta, Zumaiako Herri Eskolako BIZIKASI taldetik gogoratu nahi dizuegu Maiatzak 2an, ESKOLA JAZARPENAREN AURKAKO EGUNA izan zela. Azken ikasturteetan ikasleekin gaia landu eta kontzientzia eta ardura hartzeko, ekintza bereziak prestatzen genituen. Ikasturte honetan etxean gaudenez, komenigarria ikusten dugu zuen seme alabekin sare sozialen erabilpen egokiaz eta arriskuaz hitz egitea.
Gure ustez honako puntua hauek hartu beharko lirateke kontutan, beste hainbaten artean:
● Guraso bezala, seme-alabak sare sozialetan dituzten harremanak gainbegiratzea komeniko litzateke.
● Sare sozialak, whatsApp-ak aukera egokia ematen digu bestekin erlazionatzeko baina ez dugu ahaztu behar ERRESPETUZKO komunikazioa izan behar dugula: inor iraindu gabe, marmarrik ez egiten, baimenik gabeko irudiak ez zabaltzen, …
● Sarean edo mugikorraz egindako jazarpena nahiko berria da, eta teknikoki erraza da: saguarekin klik egin edo botoi gutxi batzuk sakatu besterik ez da behar. Aurpegia eman gabe eta isiltasunaren babesean, baten batek normalean egingo ez lukeen zerbait egiteko tentazioa izan dezake. Mugikor edo ordenagailu batekin zurrumurruak zabal daitezke, argazki pertsonalak parteka daitezke eta ez dakigu noraino zabaldu daitekeen. Egin daitekeen kaltea eta mina areagotu egiten da.
● Norbaitek iraintzen bazaitu, moztu harremana eta jarraitzen badu laguntza eskatu.
Jakin ezazue, behar izanez gero korreo hau duzuela bat@zumaialhi.eus zuen egoera azaltzeko eta gure laguntza eta aholkua jasotzeko.
Seme-alabekin lantzeko “Pantallas amigas”-eko linka bidaltzen dizuegu, proposamen gisa. Bertan, bideo laburren bidez zuen seme alabekin sare hauen arriskuaz hitz egiteko baliagarria izan daiteke (gazteleraz daude). Hurrengo orrian, Jazarpenaren aurka ikasleak egindako olerkia duzue. Hau ere baliagarria izan daiteke sortzen diren sentimenduaz eta izan behar dugun jarreraz aritzeko.
https://www.youtube.com/watch?v=tVAjiyNzYq0&feature=emb_rel_end
Gure laguntza eta elkarlana eskainiz
Besarkada handi bat familia guztiari
BIZIKASI Talde
Beldurra,
Tristura,
Bakardadea,
Mina
EZ ISILDU!
EZ ISILDU!
Denok BAT
Elkarrekin
Lagundu eta
Aurrera egin
JAZARPENARIK EZ!
JAZARPENARIK EZ!