BALIABIDE DIGITALAK: HEZKUNTZA ERRONKA BERRIA

Ikasturte berriaren hasierarekin Ikaskuntza-irakaskuntza osatzen dugun komunitateak bi gauza argi geneuzkan: bata, ikaskuntza-irakaskuntza presentziala behar-beharrezkoa zela; eta bestea, baliabide digitaletan gehiago trebatu behar ginela, bai gure eguneroko irakaskuntza prozesuan erabiltzeko;  eta baita, beste konfinamenduren bat egonez gero baliabide digitalak ezinbestekoak zirelako.

Trebakuntza hori, Hezkuntza Komunitate osoan eman behar da: ikasleak, irakasleak, gurasoak.

Horregatik, Zumaiako Herri Eskola, irailean hasi eta urria, azaroan zehar hainbat formazio mota ematen ibili da, erabiltzen dugun programa nagusiari buruz. Irakasle eta ikasleekin egunero izan bada, orain maila gehiagoetara zabaldu dugu. Baina, aipagarriena gurasoei zuzendutakoa izanda: tutorialak bidalita etxeetara eta bidekonferentziaz bezala gure IKTko adituekin. Hau guztia konfinamendu berria egonez gero prestatu eta trebatuagoak egoteko.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide