Batzuentzat, liburua laguna izango da; beste batzuei bizitza aldatuko die, edota liburua irakurtzen une hunkigarriak pasatuko dituzte: bidaiatu dezakete liburuekin eta irudimenarekin bertako protagonistak direla pentsatuz, mila gauza ikas ditzakete, edota, besterik gabe, une atsegin bat pasatu irakurtzerakoan….
- Ikasleei esan gustuko liburu bat etxetik ekartzeko, eta gelan aipatu dezatela zergatik aukeratu duten liburu hori.
- Pasarteren bat nahiko balute irakurri, irakur dezatela.
- Irakasleok ere gauza bera egin dezakegu, eta ikasleei ozen irakurri.
- Irakurketarekin gozatzen hasteko, bideo hau ikusi: Munduko liburu metarik altuena