Txikipedia tailerreko ikasleek Argazki Safaria egin zuten atzo

Euskarazko Wikipedian Zumaiari buruz dauden artikuluetan irudia falta dutenak identifikatu eta bi orduko ibilaldian argazkiak atera genituen. Hurrengo egunetan artikuluetan txertatuko ditugu.

Bestalde, DBH2ko musika ikasgaian Txikipediarako artikulu mordoa egiten ari dira ikasleak; izango duzue horren berri. Zorte handia du Pello irakasleak, Txikipedian "adituak" diren hainbat ikasle baititu gelan gainerakoei laguntzeko prest. Aupa zuek!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide