Orain arteko formatuaren inguruan hitz egin eta eztabaidatu nahi dugu, eta horregatik, bilera ereduaz hausnartzea nahi da, eskola familia osoa integratzen duen eredu aproposago bat diseinatzeko.
“Emun” taldea, euskara eta bere erabilera eta egitasmoak prestatzen eta aholkatzen aritzen da.
Erakundeetan, eskoletan barne, euskararen erabilera areagotzeko planak diseinatzen ditu.
Plana inplementatzean, bertatik bertarako aholkularitzarekin lagunduko digu.
Gizarte batek, modu iraunkorrean garatzeko, tokiko hizkuntza eta kultura izan behar ditu ardatz.