Adi! 'Ixkira Mixkira' aldizkari berrituaren 2. alea atera da

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Herri Eskola

Zumaiako Herri Eskolatik ikasturtero ateratzen dugun Ixkira Mixkira aldizkaria digital bihurtu dugu aurten.

Horrela, izugarrizko iraultza lortu dugu, alde batetik, gure ikasleen eginkizun eta lanak formatu anitzetan eskaintzeko; kanta, dantza, ipuin kantatu, argazki edo bideo moduan agertzen dira. Bestetik, naturari egiten diogun mesedea, hainbeste paper gastatu gabe bakoitzean…gehiago

Ikasturtero hainbat ekintza egin ditugu betidanik, natura zaintzeko eta gure ikasleak kontzientziatzeko: baratzeak, jolaslekuak berritu eta material naturalekin egindakoak egokitu, zuhaitzak landatu eta identifikatu, kabi berriak jarri txorientzako, inguruko mendietara ibilbide txikiak egin gure herriko naturguneak ezagutzeko eta zaintzeko kontzientziatzeko...

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide