Zumaiako institutuan Txikipedia tailerrarekin jarraitzen dugu

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Herri Eskola 2021ko abe. 16a, 16:10

Iazko ikasturtean estrenatu genuen Txikipedia tailerra DBH 2n. Arrakasta handia izan zuen eta aurten errepikatzea pentsatu dugu. Harri moten argazkiak atera eta artikuluak sortu ditugu, emakumezko euskal futbolariak ere landu ditugu eta Wikierronkak egin ditugu azkenaldian.

Txikipedia tailerrean iazko ikasturtean 142 artikulu sortu genietuen, hainbat argazki eta audio igo genituen Commonsera eta QR kodeak ere sortu genituen.

Aurtengo ikasturtean dagoeneko 87 artikulu egin ditugu. Sumendiak, harri motak, animaliak, emakumezko euskal futbolariak, fruituak... Hainbat eta hainbat gai landu ditugu. Azken egunetan wikierronkak osatu ditugu; euskarazko wikipedia soilik begiratuz osatu beharreko erantzun kate luzeak. Danel eta Ekaitz izan dira wikierronketako irabazleak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide