Urtarrilaren 12an eta 19an lau ordutako formazioa eman dugu Gastezko Lakua BHI institutuan. Txikipedia hasi zenetik bertatik ari gara lanean Zumaiako Institutuan eta bost ikasturte hauetan egindakoa erakutsi diegu hango irakasleei. Formazioak alde praktikoa ere izan du eta Txikipedian artikuluak editatzen aritu gara, lehenengo egunean munduko gastronomiako platerak eta bigarrenean Europako hiriak. Esperientzia polita eta aberasgarria izan da.