SANTESKEA HERRI ESKOLAN: 2022

     

Zorion “herri” hontako denoi

oles egitera gatoz

aterik ate ohitura zaharra

aurten berritzeko asmoz.

 

Leloak dioen bezala, “Ohitura zaharra” berritzeko asmoekin aterako gara berriz ere Herri Eskolako Ikas komunitatea otsailaren 4an, Santeskean.

 “Ohitura edo usadio zaharra” berritzeko, urtero gure ikasleek toki bakoitzerako aproposak diren koplak sortu dituzte.

Aurten ere, egoera pandemikoa dela eta, aldaketak egin behar izan ditugu. Talde guztiek 15:30ean aterako dira abestera eta 16:30ean San Blas opil bana emango zaie haur guztiei. Horra hor egitaraua:

HH: Aitamariko jolastokian abestuko dute.

LH1-LH2-LH3-LH4: Sagarbideko jolastokian.

LH5: Kantauri plazan hasi eta Otezurin bukatuko dute (lau geldiune egingo dituzte).

LH6: Eskolan hasi eta Ondartxo plazan bukatuko dute (lau geldiune egingo dituzte).                                                     

Asko hitz egin daiteke eta historiara ere joan, ohitura hau noiztik, nondik eta nola bihurtu zuen erlijioak Santa Ageda bezperakoa.

Baina, “oles” egitea abestearekin zer ikusia daukan bezala; “aterik ate” joatea eskatzearekin lotuta dago; “Niño Jesusen” eskearekin egiten den moduan.

Ez dakigu penintsulako ipar aldean zabalduta zegoen ohitura hau, zergatik mantendu den bakarrik gure lurraldean; baina edonola ere, aurrera jarraituko dugu, eta garai bateko lukainka, ardoa eta gaztaren ordez, badira urte asko, dirua eskatzen dela.

Guk zuen arreta baino besterik ez dugu eskatzen, eta ohitura mantentzea.

Koplak entzun edota irakurri eta ondo pasa Santeske Eguna!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide