ZHE: EUSKAL INAUTERIAK 2022

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Herri Eskola 2022ko ots. 22a, 10:16

2022ko otsailaren 25ean Euskal Inauteriak ospatuko ditugu. Aurten, egoera dela eta, Kalejira beste modu batera antolatu da. Herri Eskolak, Zumaienak eta Udalak adostutako proposamena izan da.

HHkoak jaialdia edo dantzaldia egin eta gero, eskolan bertan geldituko dira.

LHko ikasleek Beheko Plazan bukatuko dute.

Baina, gure jaialdia edo dantzaldia HH eta LHko ikasleekin Sagarbideko jolastokietan egingo dugu, familiekin ikusle bezala.

Mozorro guztiak geletan eginak dira, eta dantzak musikako saioetan ikasi dituzte.

Oharra: Eguraldi txarra egingo balu, jaialdia Aitzuri frontoian egingo dugu. (Aforo arazoak direla eta familiarik gabe).

ORDUTEGIA-DANTZAK-MOZORROAK

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide