Zumaia BHI-k Adimen Artifizialaren ekosistema sustatzeko lankidetza hitzarmena izenpetu du.

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Herri Eskola 2022ko mar. 11a, 13:21

Helburua Urola Kostako Lanbide Heziketako gainontzeko ikastetxe eta Udal Elkartearekin elkarlanean Urola Kosta eskualde adimentsu eta lehiakorra bilakatzea da.

Urola Kostan Adimen Artifizialaren ekosistema sustatzeko, lankidetza hitzarmena izenpetu du Urola Kostako Udal Elkarteak eskualdeko lanbide-heziketako ikastetxeekin. 

Eskualdeko Adimen Artifizialaren ekosistema garabidean jartzeko ondu du lankidetza egitasmoa Udal Elkarteak. Helburua da elkarlanaren bidetik, adimen artifizialaren esparruan eskualderako proiektu estrategikoak sustatzea; etorkizun hurbilean Urola Kosta eskualde adimentsu eta lehiakorra izan dadin.

Hitzarmenaren sinadura ekitaldian izan dira, Lourdes Salsamendi Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakariarekin batera, Raul Gonzalez Gonzalez de Mendoza (Aiala), Nora Amorena Iturralde (Monte Albertia), Ion Gurrutxaga Iriondo (Oteiza) eta Olatz Gabarain Salaberria (Zumaia BHI).

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide