Beste bizitza bat sarean: Aita Mari ontzia

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Herri Eskola

Ikastetxean irakasle gisa daukagun Nerea Machadoren eskutik, gure ikasleek Aita Mari ontziak egiten dituen erreskate lanen berri izan dute.

Bi orduko saioetan, Nereaz gain, bertan egondako bolondresak ere inguratu dira gure ikastetxera. Guzti hauen azalpenekin, eta ikasleek egindako galderen erantzunekin, informazio oso baliotsu eta interesgarria jaso dute denek.

Saioak amaitutakoan, ikasle bakoitzak paperezko ontzi batean mezu bat idazteko aukera izan du. Guzti horiek oihal urdin batean jarriak izan dira.

Saioak hasi aurretik ikasleek Otalora Irratian elkarrizketatu zuten Nerea bera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide