2015-16 ikasturtetik Eskola Jazarpenaren aurkako eguna antolatzen dugu. Egun honetan, eskola komunitatean, Eskola Jazarpena zer den ezagutzera eman eta jarrera aktiboa bultzatu nahi da.
Eskola jasarpenaren ezaugarriak.
Ikasleen foroan egindako dekalogoa.
Ikasturtean zehar egiten diren prebentzio saioaz gain, aste honetan ekintza bereziak antolatuko dira.
• Eskola jazarpenaren ezaugarriak aztertuko dituzte, zer den eta zer ez den bereizteko.
• Talde dinamika desberdinak egingo dituzte edota bideoak ikusiko dituzte, sortzen diren emozioak aztertzeko.
• Espresio bide desberdinak erabiliko dituzte Eskola Jazarpenaren egoeraz kontzientziatzeko.
• Konpromisoak hartuko dituzte, Eskola Jazarpenaren aurka gaudela adierazteko eta gure arteko harremanetan TRATU ONA bultzatzeko.
Zer egin dezakegu? Zer egin dezakezu?
• Tratu txarren eta eskola jazarpenaren aurka zaudela argi azaldu.
• Jazarpen egoeraren susmoa baduzu, hitz egin ezazu ESKOLAREKIN - TUTOREAREKIN.
Denon eginbeharra da gizarteko gaitz honen aurka joatea!