Azken urteotan pantailen erabilera asko igo da. Pantailek, denongan duten eragina handia da, eta gero eta ikerketa gehiagok arreta hor jarri behar dugula adierazten dute. Eta haurren kasuan, egoera bereziki larria da, hazten ari diren ume horien garapenean pantailen eragina izugarria baita.
Guzti honi heltzeko, hitzaldi-solasaldi bat eskainiko dugu, Bidelagun elkartearen laguntzaz. HH-LH3 bitarteko haurrak dituzten familientzat izango da. Aurrerago programa osatzen joango gara gainontzeko ikasle eta familiekin.
Hitzaldia-Solasaldia HH3-LH3
Data: Irailak 28, arratsaldeko 18:00etan
Lekua: Aita Mariko Jangelan.