ZHE-ko ikas-komunitatea pantailen erabileraren inguruan hausnartzen

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Herri Eskola 2022ko aza. 16a, 09:30

Ibilbidearen amaieran gaude, Miren Ros Bidelagun dugularik.

Urrian hasitako ibilbidearen amaieran gaude. Miren Ros dugu Bidelagun, eta azken egun hauetan, eta Gabonak bitartean, LH6. mailako ikasle eta familien txanda izaten ari da.

Irakasleok ere jasoko dugu gure formazioa eta zirkulua itxiko da, eta ikas komunitate osoa proiektu honetan txertatuta geldituko da.

Pantailen erabileraren inguruan hausnartzeko aukera eman digu Mirenek, baina bidea dugu oraindik egiteko, etxean, eskolan, …

Digitalizazioari bai, baina neurria hartuz, mugikor eta abarren erabilerari bai, baina tentuz, eta batez ere konsziente izan gaitezen badagoela gainerabilerari aurre egitea, norberaren hausnarketatik eta konpromezu txikietatik. Helduok izan behar dugu eredu, bizitzaren eta heziketaren gainontzeko esparruetan bezala.

Elkarrekin ari gara bidea egiten eta esperientzia aberasgarria izaten ari da.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide