Aurten ere Euskararen eguna ospatuko dugu Zumaiako Herri Eskolan.
Egitarau oparoa prestatu dugu. Jolastu eta abestuko dugu, eta Herri kirolekin osatutako ginkana batekin amaituko dugu eguna.
Euskaraldiaren amaiera izango da bihar, eta ariketa sozial eta kolektiboa bukatzen bada ere, argi dugu gure hizkuntza zaharra zabaltzen eta erabiltzen jarraitu behar dugula. Ariketa honetan ere helduok gara eredu.
Bestalde, urtero bezala, pegatina lehiaketa antolatu dugu eta LH6 mailako ikasleek partehartu dute. Irabazlea Sara Zubimendi izan da. Zorionak Sara!
Erabili duzun leloa aprobetxatuz hemen gure mezua:
Garaiz zaude Euskaraz jolasteko, hitz egiteko eta lagun artean bizitzeko!