Geoeskolak programan hartu dugu parte DBH4ko ikasleok

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Herri Eskola 2022ko abe. 20a, 10:02

Geoparkearen eskutik Institutuko DBH 4ko Bio-Geo ikasgaiko ikasleok Geoeskolak programan hartu genuen parte. Lehenengo Geoparkea zer den ikusteko klase teorikoa izan zuten, ondoren taldeka erronka bana hartu zuten eta landa lana egin zuten. Ekintzarekin bukatzeko klasean talde bakoitzak bere erronkaren aurkezpena egin du.

Taldeek bete dituzten erronkak honako hauek izan dira: (1) harriak eta mineralak; (2) fosilak eta iknofosilak; (3) ikusmen murriztua dutenentzako audiogida; (4) gizakiaren eragina paisaian.
Landa lana bereziki interesgarria izan zen, Inpernupen
 eta Itzurunen egon ginen ondoren aurkezpenean erabili beharreko laginak biltzen eta eguraldiak lagundu ez bazigun ere ondo pasa genuen. Geoparkeko Maialen gidak zalantza guztiak argitu zizkigun gainera. Ondoren klasean egindako aurkezpenak oso aberasgarriak izan dira.
Geologia ikasgaia emateko orduan zorte handia dugu Zumaian dugun altxorrarekin eta hau aprobetxatu beharra dago. Hurrengo urtean berriz hartuko dugu parte programa honetan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide