Maiatzak 2, Jazarpenaren Aurkako Nazioarteko eguna

Zumaiako Herri Eskolan Jazarpena ez dugula onartzen aldarrikatu dugu.

Ikasturtean zehar, Ikasleen Foroan, eskolako bizikidetza hobetzeko jarduerak eta ekintzak landu ditugu, eta ikasleen artean bizikidetza hobetzeko neurriak adostu dituzte.

Gaur, maiatzak 2, sinadura bilketa egin dugu, "DENOK BAT JAZARPENAREN AURKA" leloarekin gure atxikimendua adieraziz, eta sinatzaileok jazarpenaren aurka jarduteko konpromisoa hartu dugu.

Mila esker ZHEko ikas-komunitate guztiari!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide