Sugarretatik antzezlana

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Herri Eskola

Azaroaren 24an "Sugarretatik" antzezlanaren hiru emanaldi izango ditugu Aita Mari antzokian Zumaiako institutuko ikasleek eskainita.

Antzezlan hau Zugarramurdiko sorginkeria prozesuan oinarritzen bada ere, DBH 1. mailako ikasleak izan dira gidoia egokitzeaz arduratu direnak. Eta nola ez, beraiek izango dira antzezlanaren protagonista.
 
Azaroaren 25ak, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko egunak, eskaintzen digu antzezlan honen markoa.  Emakumeenganako indarkeriaren kontrako borrokan ikasleek ere beraien ekarpena egin nahi izan dute. Aldarrikapen honekin bat egiten dutela adierazteaz gain, gure ikastetxe nahiz herrian hausnarketa sortu dezakeen antzezlana egingo dute.
 
Herritarroi, azaroaren 24an, antzezlana ikustera etortzeko gonbitea luzatzen dizuegu .
  • 10:00etan
  • 12:30ean
  • 17:00etan

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide