Oso eguraldi txarra iragarrita zegoen eta izena emanda zuten partaide batzuek atzera egin dute, baina beste batzuek, goizean jaiki, mendiko arropa egokiak jantzi eta ibilaldia egitea erabaki dugu.
Lokats ugari topatu dugu ibilbidean zehar, baina haurrentzat irristaketa festa izan da gaurkoa, oso dibertigarria. Euri tanta gutxi batzuk egin dizkigu eta eguzkia ere atera zaigu. Ez genuen uste eguraldia lagun izango genuenik, baina elkarrekin mendi bueltan gozatzeko aukera eman digu.