Zumaia BHI Herri Eskolako ikasleek josteko makina inprimatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Herri Eskola 2024ko eka. 13a, 08:00

Zumaia BHI Herri Eskolako ikasleak Hedatzen proiektuan Zumaiako Puntu Elkartearentzat galtzerdiak josteko makina inprimatu dute 3D inprimagailuan. 

Galtzerdiak josteko makinak metalez eginak zeuden 1900. urtearen hasieran, eta ohikoak ziren etxeetan. Metalezko jatorrizko makinak lortzea zaila da orain, gehienak joan den mendean suntsitu edo hondatu baitziren. Horrelako makina bat ikastetxean inprimatu genezakeela pentsatu zuten Zumaiako Puntu Elkartekoek. Hedatze proiektuan 3D inprimagailuaren ikastaroa ematen denez, bertan ikasleei proposatzea pentsatu zen. Ideia gustatu zitzaien, eta proiektuari ekin zioten; eta baita lortu ere!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide