Euskararen eguna Zumaiako Herri Eskolan

Euskaraz bizitzen jarraitzen dugu.

Zumaiako Herri Eskolan egitarau oparoa antolatu genuen euskararen eguna ospatzeko.

HAUR HEZKUNTZAN

Goizean goizetik ahobizi eta belarriprest-en bisita berezia izan genuen. Ondoren, kantuz jarraitu genuen eguna ospatzen. Arratsaldean, berriz, euskal jolasekin gozatu ondoren txokolate beroarekin eman genion amaiera egun berezi honi.

LEHEN HEZKUNTZAN

Goizez. Ondorengo gune eta ekintzak izan genituen euskaraz gozatzeko:

  • Karaokea
  • Sokasalto erraldoia
  • Twister jolasa
  • Batukada tailerra
  • Txalaparta eta adarra jotzen ikasteko tailerra

Arratsaldez.

  • Jolasak:
    • Zaku lasterketa
    • Sokatira
    • Lokotxa lasterketa
    • Euskal txapel jaurtiketa
    • Gurpil lasterketa
    • Txingak
  • Amaieran abestu eta txokolate beroaz gozatzeko aukera izan genuen.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide