Zatoz gurekin gozatzera!

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Herri Eskola

1. solairu eraberritua ezagutu eta etxeko txikiekin (0-6) goiz zoragarri bat igarotzeko aukera paregabea prestatu dugu. 

Antzeztutako ipuin kontaketa batekin hasiko dugu saioa, ondoren, lehenengo solairuko gela berriak ezagutu eta bertan haurrek tailer ezberdinez gozatzeko aukera izango dute.

Abenduaren 15ean, igandea, goizeko 11:00tan Zumaiako Herri Eskolako Aita Mari eraikinean izango da hau guztia.

Animatu eta zatoz!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide