Susanna Soler eta Oskar Viguera Zumaiako Institutuko GEus eremua ezagutzen

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Herri Eskola 2024ko abe. 13a, 11:10

Asteartean Susanna Soler eta Oskar Viguera izan genituen ikastetxean. Eremuetan nola lan egiten dugun ikustera etorri ziren eta asko gustatu zitzaien.

Montgròs de Sant Pere de Ribes institutuko irakasle eta zuzendaria izan da Susanna  erretiratu den arte. Katalunian gaitasunen araberako hezkuntza-sisteman aitzindaria den zentroetako bat hain zuzen ere. Oskar Viguera "Eremuka Lantzen" komunitateko berritzeguneko arduraduna da. Zumaiako Institutuan aurten abiatu dugun GEus eremua aurkeztu genien Susannari eta Oskarri. Asko gustatu zitzaien gure eremuaren diseinua eta orain arte egindako ibilbidea. Aurrera begira hamaika aholku eta estrategia eman zizkiguten.   

“Eremuka lantzen” sarea osatzen dugun ikastetxeontzat Montgròsekoa bezalako esperientziak guztiz aberasgarriak dira. Elkarlanean jarraituko dugu. Mila esker Susanna eta Oskar.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide