2025/11/25 - 2025/11/26 09:30
Zumaiako Herri Eskolako DBH 1. mailako ikasleek ekoiztutako antzezlana da.
Iaz egin bezala, aurten ere azaroaren 25a antzezlan bat eginez aldarrikatuko dugu. Harriaren mintzoa izena du antzezlanak eta azaroaren 25ean erakutsiko dugu Aita Mari aretoan. Hiru emanaldi izango dira, 9:30ean, 11:30ean eta 17:00etan.
Aurtengo emanaldirako GEUS eremuan ikasi dugunarekin eraiki dugu gidoia: historiaurrea landu dugu genero arkeologiaren ikuspegitik. Horrela genero banaketaren kontakizun tradizionalaren aurrean emakumezkoa dagokion lekuan kokatuko dute.