2018an sortu zen Txikipedia eta hasiera hartatik ari gara Zumaiako Institutuan artikuluak sortzen. Hasiera batean aldizkako ekimenak izan ziren, hainbat ikasmailatan egin zirenak, 2021-22an ordea DBH 2. mailan Txikipedia Tailerra ikasgaia sortu zen eta horrekin batera ikastetxeko Txikipedia proiektua abiatu zen. Gaur egun DBH 2. mailako tailerraz gain Batxilergo 1. mailakoekin proiektu bereziak egiten ditugu. Tarteka DBH 1eko eta DBH 2ko eremuek ere ekarpenak egiten dituzte.
Hainbat ikastetxe eta forotan eman dugu gure proiektuaren berri eta formakuntzak ere egin ditugu, azkenengoa EHUko Leioako Hezkuntza Fakultatean. Iaz Radio Euskadi ere etorri zitzaigun bisitan (argazkian).
2024ko martxoan 1.000 artikulutara iritsi ginela ospatzeko Donostiako Aquariumarekin egin genuen proiektu berezia. Aurten, 2025eko abenduaren 10ean zehazki esanda, 1.500 artikulutara iritsi gara. Timothy Toroitich atleta ugandarra izan da 1.500 garren artikulua. Zenbaki borobil hau ospatzeko ikas-egoera berri baten inguruan ari gara lanean, aurrerago izango duzue egitasmo horren berri.
Hemen duzue Zumaiako Txikipedia proiektuaren esteka: