Inauteri koloretsuak bizi izan dituzte aurten Zumaiako Herri Eskolakoek. Ostiral arratsaldean ospatu zuten jaia, eta giro bikaina nagusitu zen.
HHko eta LHko ikasleek emanaldi zoragarria eskaini zuten, eta irakasleak ere batu ziren dantzara. Festari amaiera emateko, bertaratutako guztiek familiek prestatutako txokolate beroaz gozatu ahal izan zuten.
DBHko eta Batxilergokoko ikasleek Aitzuri frontoian ospatu zuten jaia giro ezin hobean. Barreak, koloreak eta irribarreak izan ziren nonahi.
Mila esker parte hartzaile guztioi, bihotzez!