Zumaiako Herri Eskolan ere 'Euskara gara!'

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Herri Eskola

24. Korrika badator, eta Zumaiako Herri Eskolan prestaketa lanetan buru-belarri dabiltza.

Bideo baten bidez, Zumaiako Herri Eskolak bat egin du bihar hasiko den Korrikaren 24. edizioko leloarekin: Euskara gara. Izan ere, ilusio handiz bizi dugu Korrikaren etorrera, eta gure hizkuntzarekiko dugun konpromisoa partekatu nahi dugu.

Ikus ezazue bideoa eta ilusio hau gurekin batera bizitzera gonbidatzen zaituztegu. Zumaiako Herri Eskolan ere Euskara gara!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide