Zumaiako EAJk udalerriaren etorkizunerako proposamenak partekatuko ditu herritarrekin datorren asteazkenean

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako EAJ

Ekainaren 18an, Oxford Aretoan, EAJ-PNVk Zumaia eraldatzeko funtsezko proposamenak aurkeztuko ditugu. Herritarrek etxebizitzari, mugikortasunari eta udalerriaren etorkizunari buruzko ideiak ezagutzeko eta iritzia emateko aukera izango duzue.

Zumaiako EAJ-PNVtik udalerriaren etorkizunera begira prestatu ditugun proposamenen aurkezpen-jardunaldira gonbidatzen zaituzte herritar guztiak. Hitzordua datorren ekainaren 18an izango da, 19:00etan, Oxford aretoan.

Ekitaldian, Zumaiako EAJko kideok aurrez aurre aurkeztuko ditugu proposamenei forma emango dieten lan-ildoak. Hitzaldiaren ardatz nagusiak etxebizitza, mugikortasuna, enplegua eta espazio publikoak izango dira. Proposamen hauek "Zurekin Zumaia" aldizkarian argitaratuak izan dira, eta komunitateak dituen erronkei benetako irtenbideak eskaintzea dute helburu.

Era berean, aurkezpenaren asmoa da herritarrekin elkarrizketarako gune bat irekitzea, datozen urteetan Zumaiaren norabidea markatuko duten proiektuak elkarrekin ezagutzeko eta ulertzeko.

Gure herriaren etorkizuna guztion artean eraiki behar dela uste dugu, eta horregatik, herritarrak aktiboki parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide