EH Bilduren gezur salaketen aurrean, EAJ-PNV-k errespetuzko eztabaida aldarrikatzen du

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako EAJ 2026ko maiatzaren 9a

EAJ-PNVk HAPOan egindako proposamen guztiak, oinarri tekniko eta juridikoa duten babes profesionala dute. Beraz, proposamen guztiak egingarriak dira borondate politikoa balego.

EAJ-PNV beti egon da, eta gaur egun ere badago, elkarrizketarako, ulermenerako eta Zumaiaren zein zumaiarren alde arduraz lan egiteko prest.

Horregatik, harrigarria egiten zaigu EH Bilduren erantzunean erabilitako tonua eta moduak; izan ere, EAJ-PNVko zinegotziak —herri borondatearen ordezkariak— ia maila pertsonalean deskalifikatzera iritsi dira. Gure helburu bakarra Zumaia eta zumaiarrentzat onena defendatzea denean, demokratikoki aukeratutako ordezkari publikoei “gezurti” deitzea ez da ez errespetu instituzionalaren adierazgarri, ezta herriak behar duen lankidetza giroarena ere.

Gure kritika erabaki jakin bati egindako kritika izan da eta ez maila pertsonalekoa.

Politikan erabakiak eta kudeaketa publikoak eztabaidagai izatea guztiz zilegi da; are gehiago, beharrezkoa da.

Zoritxarrez, ez da EH Bilduk halako estiloa erakusten duen lehen aldia. Estilo horrek, sendotasuna baino gehiago, urduritasuna erakusten du, euren politika eta erabaki batzuk zalantzan jartzen direnean; askotan, gainera, inprobisazioz eta kudeaketa publikoak behar duen seriotasun faltaz jokatu izan dutela agerian utziz.

Zumaiako EAJ-PNVren Herri Erakundea

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide