Tren geltokiko argiteria itzalita

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiarren txokoa

Tren geltokira eramaten duten eskaileretako argiteria itzalduta dagoela salatu du herritar batek.

Herritar batek bidalitako mezuak dioenez, "trenbideko lanak direla eta, tren geltokira eskaileretatik igo beharra dago. Atzotik, argiteria itzalita dago. Abixua pasa genuen udaletxera baino ez dute konpondu".

Goizean ateratako argazkia ere gehitu du herritar honek. "Zerbait gertatuz gero, alperrik da gero negar egitea", idatziz amaitu du mezua.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide