Puntanoeta auzoan bizi den bizilagun batek idatzitako kexa jaso du erredakzio honek. Zumaiar honek adierazi duenez, badira asteak Puntanoeta auzoko kaleko argietako batzuk pizten ez direla. "Gure auzoan ez dira argi guztiak pizten, eta, gehienetan, Alai kaleko ilarakoak, etxebizitzak dauden espaloikoak, itzalita daude", azaldu du.
Duela pare bat aste, kaleko argien gaia konpontzeko eskaera "modu formalean" egin zuela ere adierazi du bizilagun horrek, baina dio oraindik ez duela erantzunik jaso. "Ustez, argiak piztea ez luke gauza zaila izan behar... Baina, tira... Ezinezkoa dela dirudi!!".
Argien arazoaz gain, beste gai batzuen inguruko kexak aurkeztu dituela ere gaineratu du, hala nola, Aita Mari auzoko zuloak konpontzea, edo Puntanoetako belarra moztea. "Azken horri, behintzat, kasu egin diote".