Txalupa baten hondakinak, araztegiaren ondoan

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiarren txokoa 2026ko maiatzaren 25a

Txalupa baten hondakinak, ibaiaren ertzean.

Araztegiaren eta ibaiaren artean txalupa txiki baten hondakinak daudela salatu du herritar batek.

Araztegiaren eta Urola ibaiaren arteko pasealekuan txalupa txiki baten hondakinak daudela salatu du herritar batek. Ohartarazi duenez, beira-zuntzez egindako txalupa da. "Ez dut uste material hori egokia denik ingurumen-oreka edo bidetik dabiltzanen osasuna zaintzeko", esan du.

"Ez dakit zenbat denbora daramaten hondakin horiek han. Duela hiru hilabete inguru hor ziren, eta oraindik ere jarraitzen dute. Noiz arte?", galdetu du herritarrak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide