Larru Beltzak taldea txosnetan izango dugu. Sospechosos, Golpe de Estado, Banda Munizipala, Papalagi, Antihumano eta CC627 taldeetan ibilitako bost lagunen talde berria da. Beraien curriculuma ikustera joateko nahikoa motibo ez balitz, emaiozue errepaso bat kaleratu duten Nork epaituko du epailea diskoari. Punk rock melodikoa eta doinu sarkorrak ekarriko dizkigute txosnagunera, apirilaren 23an.