Santelmoak 2022

Keike, itzuli berritan, Zumaian

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiko Txosnak 2022ko api. 1a, 14:40

Hainbat urtez lozorroan egon ostean, Keike taldea bueltan da, eta Zumaian ikusteko pagotxa izango dugu. 

Ondarroan sortutako rock taldea da Keike. Erritmo oldarkorrak eta indartsuak bereizagarri ditu, baina, horiekin kontrastean, ahots goxo eta leuna gogorragoarekin uztartzen du abeslariak. Jarraitzaile fidel asko bereganatu zituen bere garaian, eta beste hainbat ere inguratuko ditu San Telmoetan, seguru. Larru Beltzak eta Zero taldeekin batera arituko da, apirilaren 23an.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide