Musika elektronikoarekin irekiko dugu txosnagunea

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiko Txosnak 2023ko mar. 22a, 12:54

Santelmoetan murgiltzeko hilabete baino gutxiago falta da, eta bada garaia txosnagunean izango dugun eskaintzaren berri ematen hasteko. Ostiralean (apirilak 14) zabalduko dugu karpa, eta musika elektronikoa izango dugu egun horretan. Lau DJ izango ditugu oholtza gainean, hiru sesiotan banatuta: Magnolia, Azkura eta LOTI.

DJ Magnoliak (Mexico-Euskal Herria) eragin alemaniar eta latino-amerikarrak dituen musika elektronikoa elkarriko digu txosnagunera. Deep-house, ethnic eta down tempo estiloekin lantzen du musika, eta puntu komun batetik pasa arren, erritmo eta horizonte berriak esploratzera bultzatzen duten saioak egiten ditu, publikoaren gorputzak mugiarazteko helburuarekin.

Leire eta Ostaizkak osatzen dute Azkura DJ bikotea. Leire eta Ostaizkak osatzen dute Azkura DJ bikotea. Bi erregina hauek "bailoteoa eta tekno guarroa" ekarriko dizkigute txosnagunera. DnB, dembowa, reggaetoia eta ravetoia pintxatuko dituzte, guztion ipurdiak mugitzen jartzeko. 

LOTI 15 urte zituela hasi zen hip hoparen soinuekin probak egiten, eta gerora technoaren mundua esploratzen ere aritu da, produkzioan zein zuzenekoan. Zestoako eta Zumaiako gaztetxeetan aritu eta gero, txosnagunean izan genuen iaz lehen aldiz. Aurten iazko giro ona errepikatzera dator!

Hilabete baino gutxiago falta da, eta gu BIZI-BIZIRIK GAUDE!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide