Disko bat aditzen dugunean, musikalki harritu egiten gaitu; estudioko grabazioaren kalitateagatik, teknikagatik, etab. Baina zuzeneko kontzertu batean bizi daitekeena falta zaio. Esperientzia zehatz eta intentsuek oroimenean hondar potente bat uzten digute, abesti baten kasuan, berriro entzuteak iraganean bizi izandako irudiak ekartzen dizkigu burura. Tamalez, saio guztietan ez dira sentsazio berdinak jasotzen, hartzaile bezala igorritakoa gure gogoaren arabera eraldatu daitekeelako.
Gogoetak direla medio, zuzenekoak bizi ahal izateko urrutira joan beharrik ez dago, nahiz eta batzuentzat munduaren beste aldean daudela iruditu. Inguruan baditugu adibide asko: gGaztetxeak, kulturguneak, tabernak, etab., musika ekosistema gisa jokatzen dutenak, aukera kultural zabal batean murgiltzeko aitzakia paregabea eskainiz.
Zuzenekoetan, alde batetik, hartzaile bezala ikus-entzuten ari zaren horrek, nahi gabe, tentsio egoera batera eramaten zaitu. Ikusleen eta taula gainean dauden musikarien artean eremu ikusezin bezalako bat sortzen da, paradoxikoki aldi berean, bete beharreko eremu bihurtuz. Demagun, rock, punk, soul, blues edota hardcore talde baten aurrean zaudela, eszenatokitik ixsurtzen dena, ikusle bezala igortzen denarekin batera nahasitu eta erritu itxura duen elkartasun momentu bilakatzen da. Bestetik, saioa igarotzen den heinean, sentimen desberdinak hauteman ditzakegu: malenkonia, poza, ezinegona, gorrotoa, adibidez. Esparru fisikoari begira, sentimenetik ez oso urrun, ia beti taldeen merchandisingna aurkitu dezakegu, eremu komertzialetan eskura ezin diren oroitzapenak lortzeko aukera ezin hobeak.
Horrelako esperientzia batek, agian, beste saio batera joateko jakin-mina piztu dezake, bizipen berri baterako leihoa irekiz, gainera askotan urrutira joan beharrik gabe. Argi dago norberaren baitan dagoela ikusle gisa partaide izatea, baina, kontuan hartu behar da musika (eta bera bezala, denboraren menpe dauden ekitaldi guztiak), berriro interpretatzen direnean ez direla inoiz berdinak izaten;, beraz, ez legoke “denboraz” kanpo gure inguruko musika ekosistemetan parte hartzea.
1 http://science.sciencemag.org/content/340/6129/216
2 https://www.popsci.com/science/article/2013-02/your-brain-music-infographic