Hiru arrano arrantzalek hartu dute atseden Beduan

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Leiza 2025eko urriaren 22a

Beduan atseden hartu duen arrano arrantzalea. (Oliver Perez)

Hiru arrano arrantzalek hartu dute atseden Beduako irlen inguruan jarritako pausalekuetan. Horren inguruan jardun du Aitor Leiza naturzaleak.

Urte pare bat daramatzagu, administrazio desberdinen baimenarekin, pausalekuak jartzen eta berritzen Santiagoko paduran eta Beduako irlen inguruan. Garbi dago gero eta presio gehiago jasaten dituztela hegaztiek Zumaiara etortzen direnenan, eta hegazti paregabe hauek bakea behar dute. Horretarako, Beduako irlen ingurua oso aberatsa da haientzako. 

Koartza espezie askok pasatzen dute negua Beduako irletan. Migratzen ari direnean, elikatzeko eta atseden hartzeko erabiltzen dute eremu hori.

Horiez gain, urtero arrano arrantzaleak ikusteko aukera izaten dugu Urolako itsasaderrean. Bi urtez jarraian, Orleanseko (Frantzia) gaztetxo bat izan genuen Beduan. Oraingoan, berriz, esan dezakegu egun gutxitan arrano arrantzaleen hiru ale batera izan ditugula bertan, bi gazte eta heldu bat. Gazte horietako bat eraztunakin zegoen, eta orain arte dakigunez, behintzat, oso urrutitik etorri da, Norvegiako hiriburu den Oslotik, hain zuzen.

Hori guztia dela eta, naturzaleok uste dugu ezinbestekoa dela ingurune hori arautzea, itsasadarrean hegaztientzako babeslekuak sortuz, eta Santigon padurako zein Beduako zuhaitz hilak dauden eremuko guneak errespetatuz. Hau da, nabigatzeko erabil dezagun Basustara ematen duen errioko kanala, eta naturari utzi diezaiogun Artadi azpikoa.

Etorkizunean hegazki paregabe horiek paudiran elikatzen ikustea denon lana da.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide