Larunbat goizean Zumaiatik irten eta gaua Valladolideko hotel batean igaroko dugu (igandeko gosaria barne). Igande arratsaldean partidua ikustera joango gara, 18:30ean. Partidaren ostean izango da itzulera. Apuntatzeko azken eguna martxoak 21a, ostegunez, izango da. Larunbatean, bodega batera bisita egiteko aukera ere egongo da.
Informazio gehiago nahi duenak zein apuntatu nahi duenak bi bide ditu: algorritaldea@gmail.com helbide-elektronikora idatzi edo 625 70 20 04 telefono-zenbakira deitu edo mezua bidali.