Realaren etxeko partidetarako autobus zerbitzua eskainiko du Algorri taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Algorri taldea

Algorri taldeko kideak.

Denboraldi osorako txartela eskuratu edo informazio gehiago nahi dutenek, algorritaldea@gmail.com helbidera mezua idatzi beharko dute astea amaitu baino lehen.

Realak Anoetan jokatuko dituen partidak ikustera joateko autobus zerbitzua antolatuko du Algorri taldeak. Urtero bezala, partida baino ordu eta erdi lehenago irtengo da autobusa Zumaiatik.

Denboraldi osorako txartela eskuratu edo informazio gehiago nahi dutenek, algorritaldea@gmail.com helbidera mezua idatzi beharko dute astea amaitu baino lehen.

Denboraldi osorako kuota izen emate epea ixtean zehaztuko da. Autobusean lekua izanez gero, partida bakarrerako txartelak ere erosi ahal izango dira.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide