Realaren etxeko partidetarako autobus zerbitzua, datorren denboraldian

Erabiltzailearen aurpegia Algorri taldea

Denboraldi osorako txartela eskuratu ahal izango da. Izena uztailaren 12a baino lehen eman beharko da horretarako.

Urtero bezala, Realak Reale Arenan jokatuko dituen partidak ikustera joateko autobus zerbitzua antolatuko du Algorri taldeak. Denboraldi osorako txartela eskuratu edo informazio gehiago nahi dutenek, algorritaldea@gmail.com helbidera mezua idatzi beharko dute uztailak 12a baino lehen.

Txartela eskuratuta, denboraldiko partidu guztietarako eskubidea izango da, urte osoko kuota ordainduz gero. Kuotaren zenbatekoa epea ixtean zehaztuko da. Autobusean lekua izanez gero, partida bakarrerako txartelak ere erosi ahal izango dira.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide