Gabonak iritsi aurretik itzuli ginen Sydneyra. Urtarrila bitarteko etenaldian zegoen Maialenen ikastaroa, eta eten beharreko langabezian geunden biak ala biak. Zeregin garrantzitsu bat edo beste bagenuen beraz, baina egun erdi-ero ‘berezi’ hauetan egunerokotasunera bideko erorketa motel bat aurrikusten genuen. Elur malutik gabe halako sentsaziorik sortu ez ziguten gabonak ziren protagonista beraz bolada honetan. […]